ERREKA – Connected Access negozioan, Proiektuen gestorea izango den pertsona baten bila gabiltza, garapen teknologikoarekin konprometitutako enpresa kooperatibo eta berritzaile bateko kide izango dena. Gure taldeak, sarbide adimenduneko soluzioak garatzen ditu, IoT, automatizazio eta konektibitate teknologiak integratuz, espazio seguruagoak, eraginkorragoak eta konektatuagoak sortzeko.
Zer eskaintzen dizugu?
Etengabeko garapen profesionala, zure helburuetara egokitutako prestakuntzarekin eta laguntzarekin.
Elkarlanerako ingurune hurbila, talde-lana eta ikaskuntza partekatua sustatzen dituena.
Proiektu multidiziplinarretan parte hartzea, I+G, komertzial, produkzio eta kalitatezko departamentuekin elkarlanean arituz.
MONDRAGON Korporazioaren baitan, berrikuntza, iraunkortasuna eta gizarte-konpromisoa lehenesten dituen enpresa batean aritzeko aukera.
Zure Eginkizun Nagusiak Izango Dira
Baliabide ezberdinen beharren bilketa eta proiektuen espezifikazioak definitzea.
Analisi funtzional eta teknikoa egitea.
Proiektuan parte hartzen duten agente desberdinen (barne zein kanpokoen) segimendua eta koordinazioa egitea.
Diseinuan eta garapenean ager daitezkeen puntu kritikoak detektatzea/identifikatzea, arazo tekniko desberdinak kudeatuz.
Proiektuaren komunikazio plana diseinatu eta egitea.
Formakuntza Akademikoa
Ingeniaritza teknikoa edo informatikoa edo elektronikoa
Elektronika arloko masterrenbat izatea baloratuko da
Esperientzia
Gutxienez 3 urteko esperientzia lanpostu honetan edo arloko beste lanpostu batean.
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa
#J-18808-Ljbffr