Erreka Smart Fastening negoziorako Gestore Komertzial (KAM) baten bila gabiltza. Zure pasioen artean, negozio-aukerak sortzea, konfiantzazko harremanak ezartzea eta etengabe aldatzen eta garatzen ari den ingurune batean lan egitea bada, zuretzako da postu hau!
Zer dauka Errekak eta lanpostu honek zuri eskaintzeko?
* Erronka berriak ditugu mahai gainean eta hauei aurre egiteko, ezinbestekoa izango da egunero profesionalki garatzen joatea.
* Denona den proiektu baten parte izango zara, zurea ere bada proiektu hau
* Lan baldintzak eta lan giro apartaz osaturiko ingurune batean egingo duzu lan
* Pertsonen ongizatea erdigunean jartzen da, ergonomia aktiboko zerbitzuak, fisioterapia, osasun mentalerako neurriak eskainiz.
Zeintzuk dira lanpostu honek betetzen dituen funtzioak?
* Negozio unitateak konpetitzen duen merkatuaren estruktura eta osagaiak ezagutzea.
* Bezeroaren behar eta espektatibak zehaztasunez ezagutzea, bere eskaerei azkar eta ondo erantzuteko eta bere asebetetze maila altua lortzeko.
* Zuzendari komertzialarekin batera proiektu eta bezero berrien kaptazioa lantzea
* Bezeroaren eskaerak kudeatu eta eskaintzen dituen negozio aukerak aztertzea
* Bezeroarentzako eskaintzak prestatu hartutako konpromisoak betez, bai epeetan eta bai eskaintzen kalitate mailan.
* Eskaintzen jarraipena egitea, haien erabakia ezagutu arte eta erabaki hori zergatik hartu duten jakin arte.
* Bezeroekin lan egiten duten gure lehiakideak ezagutzea eta gertutik jarraitzea.
* Negozioaren helburuak burutzeko aukerak eta mehatxuak ebaluatzea.
Requisitos:
* Formakuntza akademikoa: Ingeniaritzako gradua (edo antzeko titulazioa) edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo merkataritza-arloko unibertsitate-gradua
* Esperientzia: Gutxienez 3 urteko esperientzia lanpostu honetan edo arloko beste lanpostu batean. Energia eolikoen sektorean esperientzia izatea baloratuko da.
* Hizkuntzak: Euskara, Ingelesa, Frantsesa/Alemana
#J-18808-Ljbffr