[EUS] Lan eskaintza :
KIROL ZENTROKO ZUZENDARIA ETA DIZIPLINA ANITZEKO MONITOREA
BILBOKO ZONALDEA
Lanpostuaren deskribapena
Kirol kudeaketarekiko pasioa duzu eta zure energia jarduera fisikoaren bidez transmititzea gustatzen zaizu?
NEOn, Kirol Zentroko Zuzendari eta diziplina anitzeko Monitore profila duen competente bat bilatzen dugu.
Ekimena duen eta talde ikuspegia partekatzen duen pertsona entusiasta nahi dugu, erabiltzaileekin harremana izatea gustuko duena, eta, gertutasuna, konpromisoa edo zerbitzuaren bikaintasuna bezalako gure balioekin bat datorrena.
Eginkizun nagusiak
Kirol Zentroko Zuzendari gisa
- Zentroaren kudeaketa orokorra koordinatzea.
- Zerbitzuen garapen egokia gainbegiratzea (aretoko jarduerak, garbiketa, mantentze-lanak, administrazioa, fitness, etab.).
- Talde-lana bultzatuz, gizataldea gidatu eta motibatzea.
- Kalitate-, iraunkortasun- eta segurtasun-estandarrak betetzen direla bermatzea.
- Zentroko jarduera eta ekitaldien planifikazioan, sustapenean eta etengabeko hobekuntzan parte hartzea.
Diziplina Anitzeko Monitore gisa
- Aretoko zuzendutako jarduerak ematea (adibidez : body tono, cycling, pilates, etab.).
- Saioak maila, adin eta helburu ezberdinetara egokitzea.
- Ohitura osasungarriak sustatzea eta giro dinamiko, seguru eta motibatzailea sortzea.
- Kirol eskaintzaren dinamizazioan eta erabiltzaileen arreta zuzenean laguntzea.
Eskakizunak
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, TAFAD / TSEAS edo baliokidean titulua.
- Kirol instalazioen zuzendaritza edo koordinazioan eta zuzendutako jardueretan aurretiko esperientzia.
- Euskara : ahoz eta idatziz maila ona.
- Lidergo-, antolaketa-, komunikazio- eta gorabeherak konpontzeko gaitasunak.
- Jarrera proaktiboa, talde-espiritua eta etengabeko hobekuntzara bideratutako orientazioa.
Positibioki baloratuko da
- Kirol kudeaketan edo talde-lidergoan osagarri den prestakuntza.
- Kirol zentroen kudeaketa digitalerako tresnetan ezagutza.
Eskaintzen da
- Lan-kontratu iraunkorra (%100eko lanaldia).
- Ordutegi malgua, zuzendaritza-lanak eta klaseen irakaskuntza uztartuz.
- Lan-eremua : Bilboko zonaldea.
- Aukera berdintasunarekin, lan-bizitza eta bizitza pertsonalaren bateragarritasunarekin, ingurumenaren errespetuarekin eta kirol kudeaketaren bikaintasunarekin konprometitutako talde batean parte hartzeko aukera.
Interesdunek beren hautagaitza bidal dezakete, bide hauetatik :