Empleo
Mis anuncios
Mis alertas
Conectarse
Encontrar un trabajo Consejos empleo Fichas empresas
Buscar

Hezkuntza-edukien editore

Bilbao
Indefinido
Santillana
Editor
Publicada el 3 septiembre
Descripción

Ikasmaterialen editorea-Zubia Editoriala Kokapena: BilboModalitatea: erdipresentzialaSaila: Euskadiko argitaletxea – Zubia EditorialaLanpostuaren deskribapen orokorra:Hezkuntza-edukietan liderra den Santillana argitaletxean editore baten bila gabiltza Zubia Editorialeko taldearekin lan egiteko, Profil horrek funtsezko zeregina izango du euskarazko hezkuntza-materialak sortzen, editatzen eta koordinatzen, bai paperean, bai formatu digitalean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetarako.Lanpostuaren helburua:Argitaratuko diren ikasmaterialak kalitate-maila handikoak direla eta ezarritako planifikazioaren arabera betetzen direla ziurtatzea, baita Zubiako zuzendaritzak zehaztutako argitalpen-ildoarekin bat datozela, eta irakasleen eta euskal hezkuntza-sistemaren eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea ere.Lanpostuaren zeregin nagusiak:Egileen eskutik jasotako edukiak edo ikasmaterialen itzulpenak berrikustea, editatzea eta egokitzea (testuak eta jarduerak berridatziz edo idatziz), argitalpen-taldeak zehaztutako irizpide pedagogikoak, curriculumekoak eta estilokoak erabiliz. Edukiak sortzea, proiektu-arduradunaren jarraibideen arabera. Eduki digitalak sortzen, editatzen eta berrikusten aktiboki parte hartzea, paperezko formatuaren eta formatu digitalaren arteko esperientzia pedagogiko koherentea bermatzeko. Ilustrazioak, bestelako elementu grafikoak eta ikus-entzunezkoak eskatzea, aukeratzea eta koordinatzea; eta haien egokitasuna eta kalitatea bermatzea. Unitate-ereduak definitzen parte hartzea, egitura, ikuspegi eta estrategia didaktiko argiak ezarriz. Maketak eta probak berrikustea, zuzentzea eta onartzea argitalpen-ekoizpenaren prozesuan zehar. Audioetarako gidoiak eta storyboardak editatzea eta prestatzea ikasliburuekin lotutako ikus-entzunezko materialetarako. Ikasmaterialak edizio-arduradunak emandako irizpideen arabera kudeatzea, kanpoko kolaboratzaileak koordinatuz, kalitatea bermatuz eta ezarritako epeak betez. Beste argitaletxe batzuetako ikasmaterialak aztertzea, merkatu-azterketetan parte hartzea eta ikastetxeetara bisitak egitea, bai eta hezkuntza-ingurunea eta haren beharrizanak ezagutzeko beste zenbait jarduera egitea ere.Lanposturako eskakizunak:Gutxienez 2-3 urteko esperientzia izatea Euskara eta Literaturako ikasliburuak edo hezkuntza-materialak sortzen eta editatzen.In Design eta Adobe Acrobat programak erabiltzen jakitea.Inprimatzeko formatuetan zein digitaletan lan egiteko trebetasuna izatea.Lan taldeak koordinatzeko, hainbat zeregin kudeatzeko eta epeak zorrotz betetzeko gaitasuna izatea.Edizio-tresna digitalak eta lankidetza-inguruneak ezagutzea.

Enviar
Crear una alerta
Alerta activada
Guardada
Guardar
Ofertas cercanas
Empleo Edición en Bilbao
Empleo Bilbao
Empleo Provincia de Vizcaya
Empleo País Vasco
Inicio > Empleo > Empleo Edición > Empleo Editor > Empleo Editor en Bilbao > Hezkuntza-edukien editore

Jobijoba

  • Dosieres empleo
  • Opiniones Empresas

Encuentra empleo

  • Ofertas de empleo por profesiones
  • Búsqueda de empleo por sector
  • Empleos por empresas
  • Empleos para localidad

Contacto/ Colaboraciones

  • Contacto
  • Publiquen sus ofertas en Jobijoba

Menciones legales - Condiciones legales y términos de Uso - Política de Privacidad - Gestionar mis cookies - Accesibilidad: No conforme

© 2025 Jobijoba - Todos los Derechos Reservados

Enviar
Crear una alerta
Alerta activada
Guardada
Guardar