Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentro bat da, kultura-proiektu eta -erakundeen arteko lankidetza hartzen eta sustatzen duena. Bere eginkizun partekatua kultura- eta sormen-sektorea babestea da, euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoa garatzen laguntzea, eta kulturarako sarbidea eta gozamena erraztea.
Aldi baterako Ekoizpen Teknikari bat bilatzen dugu. Dagokion arloan zerbitzu, programa eta/edo proiektuak gauzatzeko helburuarekin, alderdi teknikoak eta operatiboak barne.
Postuari lotutako funtzioak:
- Jardueren antolaketan parte hartzea eta arduradunarekin (barnekoa nahiz kanpokoa) harremanetan jartzea jarduerei buruz informatzeko
- Jardueren egutegia helarazi eta koordinatzea Tabakaleran inplikatutako eragile guztiei
- Eraikineko jardueraren okupazioari buruzko informazioa eguneratzea
- Muntaketa eta ekitaldiak jardueraren beharrizanen arabera egiten direla gainbegiratzea
- Espazioak jardueraren beharrizanen arabera kokatuta daudela kontrolatzea
- Ekipo eta altzariak behar bezala biltegiratzea
- Enpresak aurreikuspenen arabera bertaratzen direla zaintzea
- Jardueraren funtzionamendu egokia ikuskatzea aurreikuspen eta programazioaren arabera
*Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 6ra artekoa izango da.
*Lanpostua betetzeaz gain lan poltsa bat ere eratuko da hautaketa prozesua gainditzen duten gainontzeko hautagaiekin.