Eskaintzaren deskribapena:
Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.
Egun Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaren ardura darama. Lantaldeko Komunikazio eta publikoen esparruan lanean aritzeko Komunikazio Teknikari laguntzaile bat bilatzen ari da. Esparruaren arduradunaren gidaritzapean, marketin, komunikazio eta ekoizpen lanetan teknikari osagarri moduan arituko da. Ardura propioak izango ditu, elkarteak garatzen dituen proiektu zehatzekin lotura dutenak.
Lanpostuaren eginbeharrak:
* Lanpostuari propio lotuta daudenak:
* Publizitate planean zehaztutako ekintzak kudeatzea
* Merkatu ikerketak egitea
* Komunikazio ekitaldi bereziak eta ekintza puntualak antolaketan laguntzea
* Esparruko arduradunak gidatuta, komunikazio-kanpainetan laguntzea
* Bezeroarekin harremana izatea eta haren esperientzien ikerketan laguntza ematea
* Erakundeko argitalpenak eta aurkezpenak diseinuan laguntzea
* Eduki digitalen edizioarekin, webgunearen kudeaketarekin, blogekin eta sare sozialekin lotutako funtzio osagarriak
* Ekoizpen lanetan programazioko teknikariei laguntza ematea
* Kultura jardueretan publikoari aurrez-aurreko arreta ematea, aretoan edota harreran
* Oro har, bere esparruaren baitan burutzen diren lan teknikoak
·Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.
Nahitaezkoa:
* Goi mailako lanbide heziketako ikasketak (merkataritza eta marketina, administrazioa eta kudeaketa edota irudia eta soinua)
* Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
* Ofimatika eta diseinu programen erabilera ezagutzea
* Komunikatzeko trebetasuna izatea
* Lehentasuna izango dute: langabezian dauden pertsonak eta Gasteizko udalak zehazten dituen lehentasunezko kolektibo hauetako kideaek:
* Luzaroko langabe gisa (12 hilabete) inskribatuta dauden 35-45 urteko pertsonek
* Guraso bakarreko familien titularrak eta langabeak diren, eta langabezian gutxienez 6 hilabeteko aldi batean inskribatuta daramaten 45 urtetik beherako emakumeek
* Genero-indarkeria jasaten duten eta langabeak diren emakumeek
* Erakundeetatik datozen eta lehenago administrazio publikoaren tutoretzapean egon diren gazteek, betiere adierazitako tutoretza amaitu eta hurrengo 18 hilabeteetan gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat hasi badute
* Aniztasun funtzionala eta %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten eta langabezia-egoeran dauden pertsonek
Baloratuko da:
* Komunikazio, marketin edo publizitate alorreko unibertsitateko ikasketak izatea
* Marketinetakomunikazioteknikarilanetan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea
* Web kokapenari, SEO/SEM, Social Ads, Google Ads, Analytics, WordPress eta emailing kontzeptuak ezagutzea
* Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea
* Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
* Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
* Gasteizko Kafe Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
* Elkartegintzan eskarmentua izatea
* Teknologia berriekin eskarmentua izatea
* Euskara: C2 maila izatea
* Ingelesa: B2 maila izatea
* B1 gidabaimena eta autoa izatea
Lan-baldintzak
* Kontratu mota: Mugagabea, hilabete bateko probaldiarekin.
* Lanaldia: erdia (18,75 ordu astero)
* Ordutegia: Bulego ordutegia, asteartetik ostiralera, goizez (3 ordu bataz-beste), eta astean behin gutxienez, kultura jardueren eta ekoizpen beharren arabera, arratsalde bat edo bi (3,25 ordu bataz-beste, arratsalde bakoitzeko).
* Probaldia: Hilabete 1
* Soldata: 12.000 € – 13.000 € gordin urtean
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
* Izena emateko:
CVa administrazioa@lazarraga.eus helbidera bidalita
* Izena emateko epea: 2025ko apirilaren 29an eguerdiko 12:00etan
* Aukeratutako pertsona maiatzean lanean hasiko da.
#J-18808-Ljbffr