Laburpena
Nork eskaintzen du?: Amurrioko Udala (Hainbat plaza) Lehiaketa: Amurrioko Udala (Hainbat plaza) Plaza-kopurua: 2+1 Plaza-banaketa: Taldea: C2+A2 Titulazioa:
Titulazioa: deialdi bakoitzeko berariazko oinarrietan eskatzen den titulua izatea. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek baliozkotuta daukatela frogatu beharko dute, edo bestela, kasua bada, homologazioaren egiaztagiria badutela.
Beste baldintza batzuk:
1. Betekizun orokorrak.
Deialdien xede diren eskala eta kidegoetan sartu nahi duten izangaiek parte hartzeko hurrengo betekizun orokorrak bete beharko dituzte, baita kasuan kasuko berariazko oinarrietan ezarriko diren betekizunak ere:
a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukan estaturen bateko nazionalitatea edukitzea. Halaber, Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahalko dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, baldintza berdinetan, bi horietako ondorengoek ere parte hartu ahalko dute, hogeita bat urte baino gutxiago badute edo adin horretatik gorakoak, mendekotasuna badute.
b) Gaitasuna: lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea; beharrezko gaitasun psikofisikoa eduki beharko da, eta desgaitasuna bateragarria izan beharko da deialdian agertzen diren plazetako lanpostuari dagozkion funtzio eta zereginak normaltasunez betetzearekin.
c) Adina: hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gaindituta ez izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen 56. artikuluarekin bat. Berariazko oinarrietan gutxienez hemezortzi urteko adina eskatu ahalko da agintea aplikatzea eskatzen duten plazetara edo osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen funtzioak dituzten plazetara sartzeko.
d) Gaikuntza: diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea administrazio publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik, ez eta epai bidez erabat edo bereziki ezgaituta ere enplegu edo kargu publikoak izateko edo funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten duenik.
e) Titulazioa: deialdi bakoitzeko berariazko oinarrietan eskatzen den titulua izatea. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek baliozkotuta daukatela frogatu beharko dute, edo bestela, kasua bada, homologazioaren egiaztagiria badutela.
f) Ezgaitasuna edo bateraezintasuna: administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen
bateraezintasunei dagokienez indarrean dagoen araudietan ezarritako ezintasun eta bateraezintasun kasuren batean ez egotea; nolanahi ere, gaur egun kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen bat dutenek aipatutako lege arauek ezarritako aukeratzeko eskubidea baliatu ahalko dute.
g) Tasak: indarrean dagoen udal ordenantzan ezarri den tasa (azterketa egiteko eskubideak izateko) ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epean.
h) Kasuan kasuko berariazko oinarrietan hautaketa prozesu bakoitzerako ezarriko diren bestelakoak.