Ikasmaterialen editorea-Zubia Editoriala Kokapena: Bilbo Modalitatea: erdipresentziala Saila: Euskadiko argitaletxea – Zubia Editoriala Lanpostuaren deskribapen orokorra: Hezkuntza-edukietan liderra den Santillana argitaletxean editore baten bila gabiltza Zubia Editorialeko taldearekin lan egiteko, Profil horrek funtsezko zeregina izango du euskarazko hezkuntza-materialak sortzen, editatzen eta koordinatzen, bai paperean, bai formatu digitalean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetarako. Lanpostuaren helburua: Argitaratuko diren ikasmaterialak kalitate-maila handikoak direla eta ezarritako planifikazioaren arabera betetzen direla ziurtatzea, baita Zubiako zuzendaritzak zehaztutako argitalpen-ildoarekin bat datozela, eta irakasleen eta euskal hezkuntza-sistemaren eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea ere. Lanpostuaren zeregin nagusiak: Egileen eskutik jasotako edukiak edo ikasmaterialen itzulpenak berrikustea, editatzea eta egokitzea (testuak eta jarduerak berridatziz edo idatziz), argitalpen-taldeak zehaztutako irizpide pedagogikoak, curriculumekoak eta estilokoak erabiliz. Edukiak sortzea, proiektu-arduradunaren jarraibideen arabera. Eduki digitalak sortzen, editatzen eta berrikusten aktiboki parte hartzea, paperezko formatuaren eta formatu digitalaren arteko esperientzia pedagogiko koherentea bermatzeko. Ilustrazioak, bestelako elementu grafikoak eta ikus-entzunezkoak eskatzea, aukeratzea eta koordinatzea; eta haien egokitasuna eta kalitatea bermatzea. Unitate-ereduak definitzen parte hartzea, egitura, ikuspegi eta estrategia didaktiko argiak ezarriz. Maketak eta probak berrikustea, zuzentzea eta onartzea argitalpen-ekoizpenaren prozesuan zehar. Audioetarako gidoiak eta storyboard ak editatzea eta prestatzea ikasliburuekin lotutako ikus-entzunezko materialetarako. Ikasmaterialak edizio-arduradunak emandako irizpideen arabera kudeatzea, kanpoko kolaboratzaileak koordinatuz, kalitatea bermatuz eta ezarritako epeak betez. Beste argitaletxe batzuetako ikasmaterialak aztertzea, merkatu-azterketetan parte hartzea eta ikastetxeetara bisitak egitea, bai eta hezkuntza-ingurunea eta haren beharrizanak ezagutzeko beste zenbait jarduera egitea ere. Lanposturako eskakizunak: Gutxienez 2-3 urteko esperientzia izatea Euskara eta Literaturako ikasliburuak edo hezkuntza-materialak sortzen eta editatzen. InDesign eta Adobe Acrobat programak erabiltzen jakitea. Inprimatzeko formatuetan zein digitaletan lan egiteko trebetasuna izatea. Lan taldeak koordinatzeko, hainbat zeregin kudeatzeko eta epeak zorrotz betetzeko gaitasuna izatea. Edizio-tresna digitalak eta lankidetza-inguruneak ezagutzea.