Laburpena
Nork eskaintzen du?: Enkarterriko Udalen Mankomunitatea Lehiaketa: Gizarte-langilea Lanpostua: Gizarte-langilea Plaza-kopurua: 1 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A2 Eginkizunak eta atazak:
Aukeratutako hautagaiak Enkarterriko Udal Mankomunitatea osatzen duten udalerrien udaletxe bakoitzaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitzan emango du zerbitzua.
Administrazio Bereziko Eskalari datxekion zeregin orokorrez gain, bere zeregina izango da lanpostuaren maila eta kategoria barruan eskatutako zereginak egitea.
Titulazioa:
Gizarte Langintzako diplomatura eta/edo Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidetzat deklaratutako titulazioa
Hizkuntza eskakizuna: Beste baldintza batzuk:
a) Nazionalitatea:
— Naziotasun espainiarra izatea.
— Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea; kasu horretan, espainiarrekiko aukera berdintasunean parte hartu ahalko dute enplegu publikoetan, zuzenean edo zeharka botere publikoaren erabileran edo estatuaren eta administrazio publikoen interes orokorren babesean parte hartzea dakarten lanpostuetan izan ezik, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 72 artikuluan xedatutakoa betez.
— Pertsona espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide bateko naziotasuna duten pertsonen senidea, euren naziotasuna edozein dela ere, baldin eta ez badaude zuzenbidez bananduta. Halaber, baldintza bertsuetan parte hartu ahalko dute bien ondorengoek, hogeita bat urtetik beherakoek edo adin hori baino zaharragoek, baldin eta mendekoak badira.
— Europar Batasunean eginiko eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzeko esparruaren baitan dauden pertsonak, betiere langileen zirkulazio librea aplikatzekoa denean.
b) Adina:
— Hamasei urte beteta izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren artikuluan ezarritakoaren arabera.
c ) Titulazioa:
— Gizarte Langintzako diplomatura eta/edo Gizarte Langintzako gradua edo baliokidea izatea.
— Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademikoa izatea, edo bestela, hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
— Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu egin beharko dute titulua baliozkotua dutela edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria dutela.
d) Hizkuntza eskakizuna:
— 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea edo hautaketa-prozesu honetan zehar xede horretarako deitutako egiaztapen-probak gainditzea. Eskatutako hizkuntza-eskakizuna jabetzan izatearen egiaztagiria eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko da. Prozesu honetan egindako profil-egiaztapenaren probara aurkeztekotan (oposizio-faseko hirugarren ariketa), betebehar hori betetzeko data honako hau izango da: hautaketa-prozesu honetan profil-egiaztapen proba egiten den eguna.
e) Beste titulazioa: — IT-Txartela edo informazioaren teknologia berrien erabilerari buruzko beste edozein ziurtagiri baliokide izatea, honako hauetan oinarrizko ezagutzak egiaztatzen dituena: Oinarrizko Microsoft Word (2010 edo ondorengoa); oinarrizko Microsoft Excel (2010 edo ondorengoa); oinarrizko Microsoft Access (2010 edo ondorengoa); oinarrizko Microsoft Outlook (2010 edo ondorengoa); eta Internet.
f) Gaikuntza: — Herri-administrazioen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen edozein zerbitzutatik kanporatua izan ez izana diziplina-espediente baten bitartez, eta ebazpen judizialaren bidez erabat edo modu berezian gaitasungabetua ez egotea enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen taldean edo eskalan sartzeko, edo langileek betetzen zituzten antzeko funtzioak betetzeko. — Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, gaitasungabetua edo antzeko egoera batean ez egotea, eta dagokion estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikoa izatea eragozten duen diziplina-zehapenik edo antzekorik jaso ez izana. — Egiten ari ziren zereginen antzekoak egiteko baliogabetu ez izana, arau hauste oso larri bat egiteagatik langile lan-kontratudunen diziplinazko kaleratzen baten ondorioz.
g) Bateraezintasuna edo ezintasuna:
— Administrazio publikoen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunaren arloan indarrean dagoen arautegiarekin bat ezintasun edo baterezintasunaren legezko arrazoiren baten murgildua ez egotea. Dena den, jada kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenen kasuan, legezko arauek aipatzen duten aukera-eskubidea erabil dezake.
h) Gaitasuna: — Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea eta ez izatea dagozkion eginkizunak egitea eragozten duen akats fisiko edo psikikorik.
i) Eskaerak: — Aurretiazko eskaera egitea Mankomunitate honen eredu normalizatuaren arabera.
j) Egiaztagiriak: — Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izatea, adingabearen babes juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren artikuluan xedatutakoa betez.
k) Gidabaimena: — B kategoriako edo motako gidabaimena izatea.