PstrongIkasmaterialen editorea-Zubia Editoriala /strong /ppstrongKokapena: /strong Bilbo /ppbr/ppstrongModalitatea: /strong erdipresentziala /ppbr/ppstrongSaila: /strong Euskadiko argitaletxea – Zubia Editoriala /ppbr/ppstrongLanpostuaren deskribapen orokorra: /strong /ppHezkuntza-edukietan liderra den strongSantillana /strong argitaletxean strongeditore /strong baten bila gabiltza strongZubia /strongEditorialeko taldearekin lan egiteko, Profil horrek funtsezko zeregina izango du strongeuskarazko hezkuntza-materialak /strong sortzen, editatzen eta koordinatzen, bai paperean, bai formatu digitalean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetarako. /ppbr/ppstrongLanpostuaren helburua: /strong /ppArgitaratuko diren ikasmaterialak kalitate-maila handikoak direla eta ezarritako planifikazioaren arabera betetzen direla ziurtatzea, baita Zubiako zuzendaritzak zehaztutako argitalpen-ildoarekin bat datozela, eta irakasleen eta euskal hezkuntza-sistemaren eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea ere. /ppbr/ppstrongLanpostuaren zeregin nagusiak: /strong /ppEgileen eskutik jasotako edukiak edo ikasmaterialen itzulpenak berrikustea, editatzea eta egokitzea (testuak eta jarduerak berridatziz edo idatziz), argitalpen-taldeak zehaztutako irizpide pedagogikoak, curriculumekoak eta estilokoak erabiliz. Edukiak sortzea, proiektu-arduradunaren jarraibideen arabera. Eduki digitalak sortzen, editatzen eta berrikusten aktiboki parte hartzea, paperezko formatuaren eta formatu digitalaren arteko esperientzia pedagogiko koherentea bermatzeko. Ilustrazioak, bestelako elementu grafikoak eta ikus-entzunezkoak eskatzea, aukeratzea eta koordinatzea; eta haien egokitasuna eta kalitatea bermatzea. Unitate-ereduak definitzen parte hartzea, egitura, ikuspegi eta estrategia didaktiko argiak ezarriz. Maketak eta probak berrikustea, zuzentzea eta onartzea argitalpen-ekoizpenaren prozesuan zehar. Audioetarako gidoiak eta emstoryboard /emak editatzea eta prestatzea ikasliburuekin lotutako ikus-entzunezko materialetarako. Ikasmaterialak edizio-arduradunak emandako irizpideen arabera kudeatzea, kanpoko kolaboratzaileak koordinatuz, kalitatea bermatuz eta ezarritako epeak betez. Beste argitaletxe batzuetako ikasmaterialak aztertzea, merkatu-azterketetan parte hartzea eta ikastetxeetara bisitak egitea, bai eta hezkuntza-ingurunea eta haren beharrizanak ezagutzeko beste zenbait jarduera egitea ere. /ppbr/ppstrongLanposturako eskakizunak: /strong /pulliGutxienez strong2-3 urteko esperientzia izatea Euskara eta Literaturako ikasliburuak /strong edo hezkuntza-materialak sortzen eta editatzen. /liliInDesign eta Adobe Acrobat programak erabiltzen jakitea. /liliInprimatzeko formatuetan zein digitaletan lan egiteko trebetasuna izatea. /liliLan taldeak koordinatzeko, hainbat zeregin kudeatzeko eta epeak zorrotz betetzeko gaitasuna izatea. /liliEdizio-tresna digitalak eta lankidetza-inguruneak ezagutzea. /li /ul