ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena. MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.
Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.
70 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta 3.000 bezero ditu, horien artean Acciona, Valeo, Carrefour, Siemens, Enagas, Osakidetza, Cortizo, Santander, General Electric, etab.
Etengabeko berrikuntzaren eta dibertsifikazio prozesuaren aldeko apustuan, kooperatibak proiektuen garapena bizkortzen ari da, eraikinen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko, hala nola ospitaleak eta etxebizitzak. Esku artean ditugu IoT edo AIrekin lotutako proiektuak.
Ikuspegi amankomuna duen 500 pertsona inguruz osaturiko lan taldea gara, erronkei aurre egiteko, esperientzia berriak bizitzeko eta munduko edozein lekutan proiektu berritzaileak garatzeko gogoz.
Asmatzeko, berritzeko, arriskatzeko, ikertzeko eta amets egiteko gai direnak. Egun bakoitza desberdina da eta proiektu bakoitza, erronka berri bat.
ERREKA Sarbide Automatikoak negozioa liderra da estatu maian eta erreferentea da mundu mailan bere sektorean. Momentu hauetan, zerbitzu Teknikari bat bilatzen ari gara Iparraldeko delegazioarentzat. Zonako koordinatzailearen ardurapean, Errekaren muntaketa zuzenetan eta zeharkakoetan zerbitzua emateaz arduratuko da, muntaketaz, laguntzaz eta gorabeheren kudeaketaz gestionatuz, lanpostuaren helburuak lortuz eta, beti ere kooperatibaren Misioa eta Balioak betez.
Bere erantzukizun eremuen barruan, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:
1. Bezeroaren gogobetetasuna ziurtatzea, instalazioak plangintzaren arabera muntatuz, mantenduz eta konponduz.
2. Muntatzeko, mantentzeko eta konpontzeko parteak betetzea.
3. Bezeroaren gogobetetzea asetzea; konponketaren kalitatea, konponketaren muntaiaren emaitzari buruzko informazioa, matxuren denbora murrizteko egin daitezkeen hobekuntzak, etab.
4. Furgonetaren stocka eta ibilgailuaren irudia mantentzea.
5. Instalatzaileei eta instalazioei telefonozko asistentzia ematea (tarteko ordutegia).
6. Premiazko matxuren konponbide teknikoa ematen du eta aurrekontuak egitea.
7. Servicen sortutako materialen inzidentzien berri ematea.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA: Goi mailako zikloa edo Lanbide Heziketa II. Elektronika/Elektrizitatea/Arotzeria metalikoan ezagutza edukitzea baloratuko da.
ESPERIENTZIA: Ateen, pertsianen eta ate azkarren sektorean esperientzia izatea baloratuko da.
HIZKUNTZAK: Euskara, Gaztelera.
Zehaztasuna / Zorroztasuna
Ord