️ Azkoiti inguruko OBRA TEKNIKARI bat bazara (aparejadore, arkitekto edo ingeniaria), lan talde atsegin batean lan egin eta aurrera begira datozkigun erronkei elkarrekin aurre egiteko prest bazaude, hau da zure aukera.
Lankabi-n BILATZEN ari gara:
️ Eguneroko lanean arduraz parte hartuko duen teknikaria.
Talde dinamiko eta gertuko batean ondo integratuko den pertsona.
Gure proiektu estrategikoetan parte hartzeko ilusioa duen profesionala.
Lanpostuaren eginkizunak:
* Obraren gestioa eta administrazioa bere fase guztietan.
* Kostuen azterketa eta aurrekontuen prestaketa.
* Planoak eta bestelako dokumentazioa sortzea.
* Proiektuen plangintza eta programazioa.
* Lanen koordinazioa gremio ezberdinekin.
* Bezero eta hornitzaileekin harreman zuzena eta jarraipen teknikoa (Gipuzkoako enpresetan nagusiki)
* Enpresako estrategia-planetan parte hartzea eta ekarpen aktiboa egitea.
Zer ESKAINTZEN dizugu:
* Egonkortasuna, lan giro atsegina eta garapen profesionala.
* Aurrerantzean, enpresako bazkide izateko aukera.
* Sektore industrialean ematen diren obra-erreformak ezagutzeko aukera.
Bidali zure CV-a (lankabi@lankabi.com) edo jarri gurekin harremanetan telefonoz (943 85 14 44) edo Linkedin bitartez. Elkarrizketarako prest gaude!
Zure datuak erabateko diskrezioz tratatuko ditugu, eta ziur gaude gurekin harremanetan jartzeaz ez zarela damutuko.
#J-18808-Ljbffr