Laburpena Nork eskaintzen du?: Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE Lehiaketa: Garapeneko Teknikaria Lanpostua: Garapeneko Teknikaria Plaza-kopurua: 4 Mota: Iraupen mugagabeko txanda-kontratua Kontratu-mota: Iraupen mugagabeko txanda-kontratua Eginkizunak eta atazak: Sistemaren eta/edo aplikazioen programen diseinu teknikoa egitea, horien probak egitea eta prest jartzea, bai eta erabiltzaileei eta ustiapenari prestakuntza eta laguntza teknikoa ematea ere, proiektuetan indarreko metodologiaren arabera parte hartuz Titulazioa: Ingeniaritza eta Arkitekturako edo Zientzietako unibertsitate-ikasketen ezagutza-adarretako lizentziatura edo gradua (15 puntu) Goi-mailako lanbide-heziketa Informatika eta Komunikazioen arloan (titulazio guztiak) eta Elektrizitatea eta elektronika arloan (Telekomunikazio- eta informatika-sistemen titulazioa) (7 puntu) Hizkuntza eskakizuna: Euskara: Baldintza baloragarria Ingelesa: Baldintza baloragarria Beste baldintza batzuk: 2 urteko gutxieneko esperientzia informazio-sistemen analisian eta/edo diseinuan: betekizunak hartzea, errekerimenduen matrizeak egitea, analisi-/diseinu-dokumentazioa, arkitekturen definizioa. Gutxienez 4 urteko esperientzia bi talde hauetakoren batean kokatutako aplikazioen garapenean: 1.Web-aplikazioak J2EE/JEE teknologietan. Elementu hauek dituzte ezaugarri: Frontend: -HTML/CSS -JavaScript eta front teknologiak, ahal dela frameworks hauen erabileran: Bootstrap, jQuery, AngularJS, React, JavaServerFaces (JSF) edo beste baliokide batzuk Middleware: -Java aplikazioen zebitzaria: SpringBoot, Tomcat, JBOSS, Weblogic edo baliokidea -Zerbitzari framework Java: J2EE/JEE, Spring, UDA edo beste baliokide batzuk Backend: BBDD sistema egituratuetan (SQL) oinarritutako datuen iraunkortasuna: Oracle, MySQL, SQLServer edo baliokidea 2.Datuak eta/edo adimen artifiziala aztertzeko ekimenak, honako elementu ezaugarri dituztenak: Datuak aztertzeko sistemak, honako hauek barne: -Business Intelligence eta analitika tresnak, Amazon Web Services, Microsoft, Oracle, SAP, Microstrategy edo antzekoek emandakoak bezalakoak -Big Data paradigmarekin lerrokatutako plataformak eta datuak aztertzeko tresnak, egituratuak zein egituratu gabeak -Datuaren gobernu-ekimenak -R, Python edo antzeko datuen analitikara bideratutako programazio-lengoaiak IAren teknologiak eta framework-ak: -Ikaskuntza automatikoko (Machine Learning) eta ikaskuntza sakoneko (Deep Learning) ereduak garatzea -Liburutegiak eta TensorFlow, PyTorch eta/edo Microsoft, Google, AWS edo baliokideen hipereskalarrek eskainitako aukerak erabiltzea - Iragarpen-ereduak entrenatzeko, baliozkotzeko eta ebaluatzeko prozesuak