P Orereta Ikastola hezkuntza komunitate sendoa da, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa eskaintzen dituena. Familia askok eta profesional talde trebeak osatzen dute. Hautatua, lantalde horren zuzendari nagusia izango da, kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluaren esanetara. Pertsonetan oinarritutako hezkuntza ereduari jarraituz, plan estrategikoa eta kudeaketa plana bere gain hartuko ditu, besteak beste. Lantalde trebatuaren laguntzaz, Ikastolako arlo guztien erantzule gorena izango da. /p pb Eginkizun nagusiak: /b /p ulli Orereta Ikastolako estrategia diseinatu eta zehaztu ezarrritako helburuak lortzeko: Orereta Ikastolaren jasangarritasun ekonomikoa eta erakundearen jarraipen soziala bermatu /lili Kudeaketa ekonomikoa zuzendu /lili Giza baliabideak kudeatu /lili Barne nahiz kanpo komunikazioa kudeatu /lili Komunitatea sendotu (ikasle + familia + irakasle/langile) /lili Kudeaketa sistemez arduratu /li /ul pb Bete beharreko baldintzak: /b /p ulli Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Hezkuntza Kudeaketan edo antzeko arlo batean unibertsitate titulua /lili Kudeaketa edo ekonomia arloko lanpostuetan esperientzia egiaztatua, bereziki hezkuntzan edota erakundeen esparruan /lili Euskaran, gutxienez, C1 mailako ziurtagiria /li /ul pb Aintzat hartuko da /b /p ulli Euskal hezkuntza sistemaren eta Ikastola Ereduaren ezagutza; baita hezkuntza eta kooperatiba araudiaren ezagutza ere. /li /ul pb Eskaintzen da: /b /p ulli Jardunaldi osoko lana /lili Kontratu mugagabea, legez ezarritako probaldiarekin. /li /ul p Pertsona proaktiboa bazara, Ikastola Ereduan sinisten baduzu eta ardura postuetan eskarmentua baduzu, hau da zure aukera! /p pb Hautagaitzak jasotzeko epea : Azaroaren 20a. /b /p