Munduko liderra gara automoziorako Chassis eta Powertrain osagaietan.
Etorkizuneko estrategia berrikuntzan, garapen teknologikoan eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba gisa ditugun balioetan oinarritzen da, eta horrek bakarrak eta desberdinak egiten gaitu:
* DESBERDINAK GARA automozioko beste edozein enpresen aurrean.
* KOOPERATIBA GARA, pertsonak eta beraien konpromisoa dira gure erakundearen ardatza.
* E RAKUNDE HUMANOA GARA, gizarte hobe, justu eta solidarioago bat garatzen laguntzen duena.
Lanpostuaren deskribapena
Sistema Informatikoa definitzea, ezartzea eta mantentzea, betiere, Informatikako Zuzendaritzak zehaztutako politikak aintzat hartuta, eta erakundeko langile guztien funtzioak burutzeko beharrezkoa den informazioa kudeatuta.
* Dibisioko Informatika-Antolakuntza Proiektuetan parte hartu, eta hala badagokio, zuzendari lanak egin, bai sistema berriak garatzeko bai erabiltzen direnak mantentzeko. Era berean, proiektuaren fase guztiak egoki garatzen direla bermatu (planifikazioa, diseinua, instalazioa eta mantenimendua).
* Aplikazioen analisi funtzionalarekin zerikusia duten lanak burutu, bai neurrira egindako garapenetan bai Sw komertzialean.
* Helburuak eta premiak identifikatu eta definitu erabiltzaile taldearekin.
* Software estandarraren azterketetan eta hautaketetan parte hartu.
* Analisi funtzionala eta operatiboa definitu eta ikuskatu. Diseinu teknikoa gauzatzeko beharrezkoa den dokumentazioa osatu.
* Datu eredua aztertu eta diseinatu, eta baita beste sistema batzuekin izango lukeen elkarreragina ere.
* Analisi teknikoaren eta programazioaren ikuskapena egin.
* Dokumentazio teknikoa nahiz erabiltzailearena sortu eta ikuskatu. Erabiltzaileen formazio-planak definitu eta garatu.
* Abiaraztea definitu eta gidari lanak egin. Horretarako, froga-prozesuaren azken emaitzak aztertuta eta aurkitutako intzidentziak zuzenduta.
Baldintzak
Lanpostu hau betetzeko honako perfilaren biltza gabiltza:
* Informatikan Lizentziatura edo Ingeniaritza Teknikoa Gestio Informatikan.
* SAP-en 3 urtetako eskarmentua izatea baloratuko da.
* Ingeles maila altua, bai ahoz bai idatziz.
* Taldeko beste planta batzuetan lan egiteko nahiz bidaiatzeko prestasuna.
* Ekipoen kudeaketan eskarmentua.
* Hornitzailearekin azpikontratatuko zerbitzuak kudeatzen eskarmentua.
#J-18808-Ljbffr