Laburpena
Nork eskaintzen du?: Gipuzkoako Foru Aldundia Lehiaketa: KANPAINETAN LAGUNTZEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA Lanpostua: KANPAINETAN LAGUNTZEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA Mota: Lan-poltsak Kontratu-mota: Aldi baterako lan-kontratua Eginkizunak eta atazak:
ZERGADUNEI LAGUNTZA ESKAINTZEA ERRENTAKO AUTOLIKIDAZIOA AURKEZTEKO UNEAN (GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ERRENTA MEKANIZATUKO BULEGOETAN) EDOTA TELEFONO BIDEZKO ARRETAN, ETA ZEREGIN HORRETAN SORTZEN DIREN GORABEHERAK KONPONTZEA. ERA BEREAN, BEZAREN KANPAINARI DAGOKIONEZ, ZERGADUNEN ZERGA-BETEBEHARRAK BERRIKUSTEA ETA ERREGULARIZATZEA, BAI FORMALAK BAI MATERIALAK.
Titulazioa:
TITULU OFIZIAL EDO HOMOLOGATU HAUETAKO BAT IZATEA EDO AGIRIOK JASO AHAL IZATEKO ESKUBIDEAK ORDAINDUTA IZATEA: UNIBERTSITATE GRADUA EDO UNIBERTSITATE DIPLOMATURA, INGENIARITZA TEKNIKOA, ARKITEKTURA TEKNIKOA EDO BALIOKIDEA.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Hizkuntza eskakizuna:
3. hizkuntza eskakizuna
Beste baldintza batzuk:
-Hamasei urte beteta izatea eta erretiro arrunta hartzeko legez ezarritako gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
-Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarte ko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
-Lanpostuari dagozkion zereginak betetze ko gaitasun funtzionala izatea. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehazten dituen mediku zerbitzuek egiaztatuko dute hori, karrerako funtzionario izendatu aurretik eta oinarrian aurreikusitakoaren arabera. Hori guztia, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina aplikatze aren kalterik gabe.
-Diziplinazko espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotzi ko duenik, hain zuzen.
-Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat izatea edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta izatea: unibertsitate gradua edo unibertsitate diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa planak edo probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetze ari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.Bitarteko funtzionario izendatze ko unean, aldi baterako programaren baldintza guztiak bete beharko dira, hizkuntza-eskakizuna barne, edo, hala badagokio, lanpostuen zerrendan ezartzen direnak.
-Parte hartzeko tasa.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa 20 eurokoa da, salbu eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun maila aitortua hori martxoaren 11ko 5/2019 Foru Arauan ezartzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren organismo autonomoetako langile izateko hautaketa probetan parte hartu nahi dutenei eman beharreko zerbitzuengatik tasa bat ezartzen duena, eta haren zergapeko egitatea da Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren organismo autonomoetako langile izateko hautaketa probetan parte hartu nahi dutenei beharrezko zerbitzuak ematea.