Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Mondragon Team Academy sareko aholkulari taldeko kide izateko pertsona bat bilatzen dugu Bidasoako Campuserako, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) gradu ofizialeko ekintzaile gazteei laguntzeko.
Lege-aholkularitzako lanak egingo dituzu gure ikasleek hainbat arlotan garatzen dituzten proiektuetan, hala nola produktuen komertzializazioan, ekitaldien antolaketan, aholkularitzan, etab.
Leinn graduko hainbat talderi aholkuak ematea proposatzen dizugu, dedikazio partzialarekin.
Baldintzak:
* Abokatu elkargokidea izatea.
* Gutxienez 4 urteko esperientzia enpresei aholkularitza ematen merkataritza-zuzenbidean.
* Datu pertsonalen babesari buruzko ezagutzak izatea baloratuko da.
* Euskara: oso altua.
* Ingelesa: altua.
* Doktore izatea edo prozesuan egotea positiboki baloratuko da.
* Ezaugarri pertsonalak: pentsamendu irekia eta espazio berrietan esperimentatzeko irekitasuna.
Zer eskaintzen dugu?
* Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
* Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira.
* Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
* Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
* Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
* Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
* Ordutegi malgua.