Mondragonen barruan gauden kooperatiba gara. Antzuola eta Bergaran kokaturik, gure negozio dibertsitateak egiten gaituzte ezberdin eta diferentziala. Lau negozio ezberdin garatzen ditugu:
* Erreka Connected Acces: Sarbideen kontrol adimendu eta digitalerako sistema automatizatuak.
* Erreka Smart Fastening: Lotura kritikoen mundurako produktuak eta ingeniaritza zerbitzuak.
* Erreka Plastics: Plastikoen injekzio bidezko moldekatzek pertsonalizatuan erreferenteak.
* Erreka Medical: Gailu medikoetarako eta in vitro diagnostikoko testetarako polimerozko osagaiak fabrikatzeko zerbitzuak.
Errekaren lau negozioetako estrategia korporatiboa definitu, koordinatu eta inplementatzea izango da zure helburu nagusia, hazkunde jasangarria eta erakundearen errentagarritasuna ardatz nagusi harturik.
Bete beharreko erantzukizun nagusiak hauek dira:
1.- Estrategia korporatiboaren garapena eta gestioa egitea
2.- Sare komertzialaren sustapena
3.- Errekako negozio bakoitzaren estrategia plana lerrokatzea
4.- Marketing estrategiko korporatiboaren garapena
5.- Berrikuntza estrategikoaren garapena
Zer daukagu zuri eskaintzeko?
* Gure dibertsifikazioak egiten gaitu ezberdin, negozio ezberdinak dauzkan erakunde honetan, garapen profesionala bermaturik dago, negozioak behar dituen erronka ezberdinei erantzuna eman behar zaielako.
* Kooperatiba izanik, erakundearen parte izango zara, proiektua talde osoarena izanik
* Pertsonaren ongi izateari garrantzia ematen zaio, lanean ondo egoteko, kanpoan ere ondo egon behar dela sinisten dugulako. Horregatik ongizate fisiko eta mentalak lantzen dituen programak ezarrita dauzkagu.
* Kontziliazioak garrantzia dauka hemen, telelana eta ordutegi flexiblea ezarriz.
* Giro ona eta talde lana arnasten diren erakundea gara, berrikuntza gure esentzia nagusia izanik.
* Administrazio, Ekonomia, Ingeniaritza, Marketin edo arlo antzekoetan unibertsitate-titulua.
* MBA edo Masterra Zuzenbide Estrategikoan, Enpresen Kudeaketan edo Berrikuntzan (nahitaezkoa ez baina desiragarria).
Esperientzia Profesionala:
* 5 urte edo gehiagoko esperientzia, enpresa-estrategian, negozio-garapenean edo zuzendaritza orokorrean eta ingurune industrialetan izatea baloratuko da.
* Plan estrategikoen diseinu eta exekuzioan esperientzia izatea
Gaitasun Nagusiak:
* Estrategia garatzeko gaitasuna
* Izaera komertziala eta bezeroarekiko orientazioa
* Komunikazio eta negoziazio gaitasuna
* Analisiak egiteko eta etorkizuneko ikuspegiarekin erabakiak hartzeko gaitasuna
Aukera berriez beteriko erronka honetan zure talentua eta gaitasunak erakusteko unea da!
#J-18808-Ljbffr